XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INTSEKTU MESEDEGARRIEI BURUZKO SARRERA OROKORRA.

Zer egiten dutenari begiratuta, gizakiak bi taldetan banatzen ditu intsektuak: kaltegarriak edo izurriak eta mesedegarriak edo laguntzaileak.

Azken hauek lehenengoen kontra erabiltzea da borroka biologikoaren modu ugarietariko bat.

Teorian, leku batean plaga bat agertzen bada, populazioaren dentsitatea jatorriko lekuan baino askoz handiagoa bilakatzen da, leku berri horretan etsai naturalak falta direlako.

Horrelakotan, borrokarako taktika zera izaten da: jatorriko lekuan izurriaren etsai naturalak aurkitu eta kokaleku berrira haiek ekarri.

Badaude zenbait adibide intsektu laguntzaileen bidezko borroka biologikoaren argigarri.

Adibidez, zitrikoen kukuruts australiarrari aurka egiteko Novius cardinalis marigorringoa erabiltzea.

Aphelinus mali himenopteroa, zorri lagineroaren kontra borroka egiteko Europan sartua.

Beste himenoptero bat, Prospaltella perniciosi, San Jose zorriaren parasitoa.

Phytoseiulus persimilis akaroa, bere ahaide hurbila den armiarma gorriaren harrapakaria.

Agrioen euli zuriaren inbasioak gutxitzen dituen Cales noacki espeziea.

Guk bi intsektu mesedegarri aukeratu ditugu deskribatzeko, biak Gipuzkoan ezagunak: krisopak eta amona mantalgorri, edo marigorringo zazpittitta deitua.